XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): bata edurra baño zuriagoa zan eta bestea gorrizkea.

Bazenkie jakin zelako maitasuna eutsen Apartxuk bere kume biori!.

Amak zuen ardurea daukanez, bardin-bardin zaindu eroiazan Apartxuk be bere kumeak.

Beti begiak zur eurek bear edo nai ebena egiteko.

Baña egun baten gure Apartxuk eskutitz edo karta bat artu eban erriko alkateak botata.

Eta karta aretan errirate bat aginduten yakon, errira joan bear ebala.

Bere kumetxoen barri emotera edo.

Biotz-miñ andia artu eban Apartxuk karta au eldu yakonean.

Ordu bete inguruan besterik ezpazan be, bere kumetxuak etxean itxi bear!.

Bakar-bakarrik itxi bear!....

Baña agindua agindu zan-da, naiz ta kume koitaduen zoriaren bildurrez, joan-etorria ainbat ariñen egitea erabagi eban.

Ez, ostera, ama-maitasunak eragindako konseju batzuk emon barik: - Ene semetxuok!.

- esan eutsen Apartxuk bere biotz-ondoan banan-banan eta laztankiro estututen ebazala -.

Karta bat bialdu deuste goizeon, eta errira joan-etorri bat egin bearrean ipiñi nabe.

Ordu-bete inguruan ba amatxu barik egon bearko dozue.

Baña ezaiteze larritu.

Amatxoren esanak ondo-ondo betetan badozuez, etxatzue ezer be txarrik gertatuko.

Ementxe suetean itxiko zaituedaz nik, eta kanpora urtetean, atea sendo-sendo lotuko deutsuet.

Ez eiozue idigi iñori be neu etorri artean, iñortxori be ez!.

Badakizue or kanpoan arerio asko daukazuezana.

Eta, bear bada, nire errirate au dala-ta, baten bat etorriko yatzue ate-joka.

Kontuz, ene semetxuok!.

Ez eiozue iñori be aterik idigi!.

Entzun deustazue, ezta?.